NEOLITOA
Neolitoa
Neolitiko deitzen
zaio Antzin Aroko
historia aurreko Mesolitiko
eta Metal Aroaren
artean dagoen garai edo aroari. Harria lantzeko forma berria garatu zen eta
hortik hartu zuen izena aro honek; Paleolitikoan
ez bezala, harria landu eta lanabes eta tresna moduan erabiltzen baitzuen. Hala
ere ez da hori "iraultza neolitiko" izenaz ezagutu ohi denaren
elementu bereizgarri bakarra. Izan ere, eta azken glaziazioaren ondorengo klima
epelagoak lagunduta, aro honetan gizakia ehiztari-biltzaile huts izatetik
nekazaritzan eta abeltzaintzan hasi zen; hau da, gauzak ekoizten hasi zen.
Horrez gain, buztingintza, otarregintza eta merkataritzaren hastapenak ere
garatu ziren. Populazioa nabarmen hazi egin zen eta gizartea leinuetan bildu
ahala, finkatzeko eta bizilekuak eraikitzeko joera nagusitu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina