2014-06-03
SURF IKASTAROA
Apa ekipo hemen daukazue surf ikastaroko bideo txiki bat. Aldez aurretik zorionak guztioi saiatu zineten guztiagatik, horrela denek zutik egotea lortu zenuten eta. EUTSI GOIARI !!!
2014-05-28
EKOSISTEMAK
EKOSISTEMAK
LANDAREAK ETA ANIMALIAK ELKARREKIN BIZI DIRA.
Landareek ura eta argia behar dituzte bizitzeko. Zenbait landarek ur asko behar dute bizitzeko, adibidez pagoek; beste batzuek, ordea, ur gutxi behar dute, esaterako, arteek. hori dela eta, pagoak toki hezeetan bizi dira eta arteak, berriz, toki lehorragoetan.
Gauza bera gertatzen da animaliekin, horiek ere ezin baitira edozein tokitan bizi. Hartzak, adibidez, toki hotz eta hezeetan bizi dira eta janari ugari behar dute. Toki bakoitzean antzeko beharrak dituzten animaliak eta landareak bizi dira. Horregatik,pagoak eta hartzak ekosistema berean bizi daitezke, baina inoiz ez hartzak eta arteak.
ZER DA EKOSISTEMA BAT.
Ekosistema toki jakin bateko ezaugarriek eta bertako izaki bizidunek osatzen dute. Adibidez, basoa ekosistema da. Basoan elementu hauek daude: landareak, animaliak, lurzorua, airea, harriak...
Ekosistemek bi osagai dituzte: bizidunak eta bizigabeak.
- Ekosistema bateko osagai bizidunak landareak, animaliak eta gainerako izaki bizidunak dira, adibidez, onddoak.
- Osagai bizigabeak izaki bizigabeak dira, esate baterako, lurzorua, ura, hotza, haizea, harriak...
EKOSISTEMEN TAMAINA.
Tamaina askotako ekosistemak daude. Zenbait ekosistema oso handiak dira, daibidez sabanak; baina badira oso ekosistema txikiak ere, urmaelak kasurako.
Urmaela
|

Urmaela txikia izan arren, bertan animalia ugari bizi dira, adibidez igelak, burruntziak, zapaburuak, barraskiloak, eta baita uretako landareak ere.
Sabana
|
Sabana ekosistema handia da. Sabanan landare hauek daude: belarrak, zuhaixkak eta zuhaitzak; eta baita animalia hauek ere: zebrak, ñuak, hienak eta lehoiak ere.
IZAKI BIZIDUNEK ELKARREN ARTEKO HARREMANAK DITUZTE
ELIKADURA EKOSISTEMETAN.
- Landareek beren elikadura sortzen dute.
- Animalia belarjaleek landareak jaten dituzte.
- Animalia haragijaleek beste animalia batzuk jaten dituzte.
Hainbat izaki bizidunek beste izaki bizidun batzuk jaten dituzte eta, era berean, beste izaki bizidun baztuen elikagaia dira.
Elikadura katea ekosistema bateko animalia eta landare multzoa da eta batzuek besteak jaten dituzte. Elikadura katearen ordena hau izaten da beti: landare batekin hasten da, belarjaleak landarea jaten du eta, ondoren, haragijaleak belarjalea jaten du.
BASOA LEHORRETAKO EKOSISTEMA.
BASOKO IZAKI BIZIDUNAK.
Basoan hainbat landare eta animalia bizi dira.
- Basoko landarerik handienak zuhaitzak dira. Zuhaixkak eta belarrak ere landareak dira.
- Animalia ornogabeak. Ugarienak intsektuak dira (tximeletak,, kakalardoak...). Horiez gain, zizareak eta armiarmak ere badaude.
- Animalia Ornodunak. Hauek dira, besteak beste: sugandilak, hontzak, saguak,oreinak, basurdeak, muxarrak, txantxangorriak...
Basoko izaki bizidun bakoitza basoko eremu jakin batean bizi da, hala nola, lurzoruan, belar artean, zuhaixken artean edo zuhaitzen adarretan.
ELIKADURA BASOAN.
Basoko landareek beren elikadura sortzen dute eguzkiaren argiari esker eta sustraien bidez hartzen dituzten lurzoruko substantziei esker . Animaliak elikaduraren arabera sailkatzen dira: belarjaleak, haragijaleak eta orojaleak.
- Animalia belarjaleak. Landareak jaten dituzte: katagorria, oreina, antzarra...
- Animalia haragijaleak. Beste animalia batzuk jaten dituzte: otsoa, arranoa, muskerra...
- Animalia orojaleak. Animaliak zein landareak jaten dituzte: basurdea, azeria...
- Basoko izaki bizidun batzuk beste izaki bizidunen hondakinez elikatzen dira, adibidez, onddoak.
NON BIZI DIRA BASOKO ANIMALIAK?
Edozein basotan lau alde egoten dira: zuhaitzen adaburuak, zuhaixkak, belarrak eta lurzorua.
Zuhaitzen adaburuetan intsektuak eta txoriak bizi dira.




Basoko lurzoruan, besteak beste, inurriak, zizareak eta satorrak bizi dira.
2014-05-09
2014-04-29
NEOLITOA - BIDEOA
Hemen duzue neolitoari buruzko bideo bat "Erase una vez..." sailekoa. Ongi laburtzen du Neolitoak suposatu zuen abantaila.
NEOLITOA
Neolitoa

2014-04-06
ZENBAIT MAKINA.

Txirrika
ardatz batean biratzen den gurpil bat da. Gurpilak inguruan zirrikitu
bat du, eta zirrikkitu horretatik soka bat edo kate bat pasatzen da. Txirrikari
esker, gauzak errazago igotzen dira. Gauzak sokaren edo katearen mutur
batean jartzen dira, eta beste muturrari tira egiten zaio, beherantz.
Oso
gauza pisutsuak igotzeko, txirrika bat baino gehiago erabiltzen dira.
Esaterako, pisu handiko gauzak igotzeko, txirrika bat baino gehiagoko
garabiak erabiltzen dira.
![]() |
Aliketak |
PALANKA.
Palanka barra zurrun bat da eta, puntu batean bermatuta, puntu horren inguruan biratzen da.
Barraren puntu batean, indar egiten da; beste puntu batean, berriz,
zerbait jartzen da (altxatzeko, eusteko eta abar). Aliketak,
kraskagailua eta matxardak, adibidez, palankaz osatuta daude.
![]() | ||
Matxardak |
![]() |
Kraskagailua |
PLANO INKLINATUA.
Plano inklinatua nolabaiteko malda duen arrapala da. Gauza pisutsuak igotzeko eta jaisteko balio du, zuzenean haiei tira egitean baino indar txikiagoa eginda.
Arrapalak
zenbat eta inklinazio txikiagoa izan, orduan eta errazago igoko ditugu
gauzak, irristaraziz edo pirritan eramanez. Nolanahi ere, bide luzeagoa
egin behar da.
![]() | |||
plano inklinatua. |
![]() |
Ingeles giltza. |
ERREMINTAK
Zurginek, argiketariek, mekanikariek eta beste langile batzuek erabiltzen dituzte erremintak. Adibidez,
zurginek zerrak, mailuak, grapagailuak eta abr erabiltzen dituzte;
mekanikariek, berriz, ingeles giltzak, bihurkinak eta abar.
Erreminta batzuk makina bakunak dira ( mailua, adibidez); beste batzuk, aldiz, makina konposatuak (grapagailua, esaterako).
MAKINEK ASKO LAGUNTZEN DIGUTE.
ZER DIRA MAKINAK?
Esate
baterako, guraizez hatzez baino errazago mozten ditugu paperezko
orriak. Era berean, irabiagailuz eskuz baino azkarrago prestatzen ditugu
pureak.
ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU MAKINAK?
Makinak hainbat lanetarako erabiltzen ditugu; esaterako:
- Gauza astunak altxatzeko, garabiak edo arrapalak erabil ditzakegu.
- Leku batetik bestera joateko, tresnak, hegazkinak eta autoak erabiltzen ditugu.
- Zura eta beste material batzuk mozteko, zerrak erabiltzen ditugu.
- Jolasteko, bideo-kontsolak erabiltzen ditugu.
- Etxeko lanak errazago egiteko, ikuzkailuak, ontzi-garbigailuak eta abar erabiltzen ditugu.

MAKINA MOTAK.
Bi motatako makinak daude:
- Makina bakunak.Oso pieza gutxi dituzte. Makina bakunak dira, adibidez, txirrikak, palankak eta arrapalak.
- Makina konposatuak. Elkartutako zenbait makina bakunez osatuta daude. makina konposatuak dira, adibidez, bizikletak, erlojuak eta irabiagailuak.
![]() |
palanka, makina sinplea. |
![]() | |||
erlojua, makina konposatua |
NOLA FUNTZIONATZEN DUTE MAKINEK?
Makina batzuek pertsonen edo animalien indarrez
funtzionatzen dute. Esate baterako, bizikleta mugitzeko, pedalei
eragiteari uzten badiogu, bizikletak aurrera egiten du pixka batean;
azkenean, ordea, gelditu egiten da.
Gurdiak animalien indarrez mugitzen dira.
Mailua, aliketak, errazta eta zenbait gurpil-aulki pertsonek eragindako beste makina batzuk dira.
Beste makina batzuek, berriz, elektrizitatea edo erregairen bat behar
dute funtzionatzeko, nahiz eta horiek ere norbaitek maneiatu. Esate
baterako, autobusek eta autoek erregaia behar dute funtzionatzeko;
adibidez, gasolina edo gasolioa. Ordenagailuek eta irabiagailuek,
berriz, elektrizitatea behar dute.
Makina askok (haizagailuek, kamioiek...) motorra dute, mugimendua sortzeko.
2014-03-25
2014-03-18
ORIENTAZIO KIROLA
Hemen duzue orientazio kirolaren inguruko bideo bat , interneten hainbat daude . EZ GALDU IPARRA!!!
2014-03-14
2014-03-05
6. MAILAKO ZAKUZAHARRAK, IÑAUTERIETAN
Iazko ikasturtean Joaleak izan ginen Aitor Ikastolako Iñauteri festan. Ikasturte honetan, berriz, Zakuzaharrak, iaz bezala hemen duzue Egiako frontoian Zakuzaharrez aritu gineneko bideo txikia.
Zakuzaharrak 6.maila 13-14 from MIREN ESNAL on Vimeo.
Zakuzaharrak 6.maila 13-14 from MIREN ESNAL on Vimeo.
ERRUGBIAREN INGURUAN
Hemen dituzue errugbiaren inguruko informazio apur bat. Era berean datorren astean egingo dugun test-a ere atxikitzen dizuet. Izan zaitezte azeriak eta ez galdu ikasteko aukera paregabe hau
Errugbiko TEST-a Errugbiaren inguruko INFORMAZIOA
2014-03-03
2014-02-24
ARNAS APARATUA ETA BERE FUNTZIOAK
Hemen duzue, arnasketari buruzko informazioa osatzen duten bost atal
(arnasketa aparatua eta funtzioak,arnasa hartzea eta botatzea, gas
trukaketa,arnas aparatuaren gaixotasunak,gaixotasun horien prebentzioa)
entzun, ikasi eta ariketak bete, ekin lanari
2014-02-11
2014-02-06
EGIAN, JAIAK OSPATZEN
Oraingoan, ospatutako azken bi jaien berri ematera gatoz: Donostia egunekoa, danborren hotsez Egiako Plaza Handi bete genuenekoa eta Iñauterien iragarle, hartza eta guzti zartagiñak astinduz Egian zehar ibili ginenekoa.
2014-02-04
EUROPAKO KLIMAK
Aurreko bideoa berriz ikusi eta oraingoan Europako klimei buruzko galdetegia erantzun ezazu.
2014-01-28
EUROPAKO IBAIAK
Europako erliebearekin egin zenuten bezala, orain ibaiekin egiteko aukera duzue. Aurrera!!
2014-01-23
EUROPAKO ERLIEBEA
Hemen duzue ikasi berria dugun Europako erliebearen bideo bat errepasatzeko beste aukera bat.Animo!
2014-01-16
Iepa Kirolariok,
2. hiruhilabete honetan honako lan txiki honekin hasi behar duzue.
4 dokumentu dituzue. Egin klik beharrezko tokian informazioa lortzeko
- Testen emaitzak 6A eta 6B
- LUDOS ( kalkulagailua)
- Oinarrizko Gaitasun Fisikoen Txostena
- OGF Fitxa
EGITEKOA:
1. Bete kalkulagailuan zuen emaitzak eta "calcular" eman.
2. Ondoren grafikan agertzen diren zuen indarguneak eta ahulguneak aztertu.
3. Ahulguneak hobetzeko zer jolas proposatzen duzue? Bete OGF fitxa, inprimatu eta niri eman.
Azken eguna: 6A Urtarrilak 28
6B Urtarrilak 24
Animo eta ekin lanari!!!
2014-01-10
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)