Euskal Herriko harrietako zuloak
2008/09/24 Irantzu Lexartza

Haitzuloak, Lurraren barnera sartzeko atariak, iluntasun isilaren erresumak, izaki bitxien bizilekuak... Toki ‘misteriotsu’ horiek sarritan agertzen dira Euskal Herriko haitzetan.
Haitzuloak sortzeko modu asko daude, baina denetan arruntena formazio karstikoak sorrarazten dituena da. Lur karstikoetan kareharrizko zorua zartatuta eta zuloz beteta dago eta iragazkorra da. Han eroritako urak lur azpira jotzen du zuzenean. Kareharria disolbatu egiten du urak, eta, milaka urte irauten duen prozesu baten buruan, lur azpitik doazen urek pasabide-sare bat sortzen dute. Aralarren, Aizkorrin, Gorbeian

Euskal Herrian dauden kobazulo horietako askoren ezaugarri bereziek interesgarri egiten dituzte. Karrantzako Pozalaguan, adibidez, estalaktita eszentrikoak daude; hots, behin sabaitik aterata berriro gorantz egiten duten estalaktitak. Larrako Budogia Euskal Herriko simarik handiena da, eta munduko sakonenetakoa.
Haitzuloen ezaugarri fisikoez gain, ordea, badaude bestelako kontu batzuk jendea erakartzen dutenak. Euskal Herrian akelarreak egiteko erabiltzen omen ziren hainbat haitzulo, eta horregatik da ezaguna Zugarramurdikoa, esate baterako. Mitologiako pertsonaiak ere lotu izan dira kobazuloekin, eta hala kokatu da Mariren bizilekua Anbotoko Mariren koban, Gorbeiako Supelegorren,

Historia gustuko dutenek ere badute zer aurkitu haitzuloetan. Esaterako, Gobaederran, Subillan, Metal Aroko ehorzketen hondarrak ikertu dituzte. Sarako kobazuloetan, berriz, duela 45.000 urte gizakien bizileku zirela erakusten duten aztarnak aurkitu zituzten. Debako Ekainen labar-pinturetan ezagutzen den zaldi-talderik ederrenetakoa dago. xikiak, handiak, gizakien bizileku izan zirenak, animalien gordeleku direnak, denetariko haitzuloak ditugu gure erliebe zulatu honetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina