2013-12-04

EUROPA

http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/europa3eus.html



TXANELAKO 2. gaian "Gu ere zerbait bagera eta..."  Europa lantzen ari garenez, hemen duzue, Europako mapakin aritzeko hainbat ariketa.





2013-11-18

Euskal Herriko Haitzuloak



Euskal Herriko harrietako zuloak

2008/09/24 Irantzu Lexartza
haitzuloak mendian

Haitzuloak, Lurraren barnera sartzeko atariak, iluntasun isilaren erresumak, izaki bitxien bizilekuak... Toki ‘misteriotsu’ horiek sarritan agertzen dira Euskal Herriko haitzetan.
Haitzuloak sortzeko modu asko daude, baina denetan arruntena formazio karstikoak sorrarazten dituena da. Lur karstikoetan kareharrizko zorua zartatuta eta zuloz beteta dago eta iragazkorra da. Han eroritako urak lur azpira jotzen du zuzenean. Kareharria disolbatu egiten du urak, eta, milaka urte irauten duen prozesu baten buruan, lur azpitik doazen urek pasabide-sare bat sortzen dute. Aralarren, Aizkorrin, Gorbeian estalaktitaketa beste hainbat menditan ikus daitezke halakoak.
Euskal Herrian dauden kobazulo horietako askoren ezaugarri bereziek interesgarri egiten dituzte. Karrantzako Pozalaguan, adibidez, estalaktita eszentrikoak daude; hots, behin sabaitik aterata berriro gorantz egiten duten estalaktitak. Larrako Budogia Euskal Herriko simarik handiena da, eta munduko sakonenetakoa.
Haitzuloen ezaugarri fisikoez gain, ordea, badaude bestelako kontu batzuk jendea erakartzen dutenak. Euskal Herrian akelarreak egiteko erabiltzen omen ziren hainbat haitzulo, eta horregatik da ezaguna Zugarramurdikoa, esate baterako. Mitologiako pertsonaiak ere lotu izan dira kobazuloekin, eta hala kokatu da Mariren bizilekua Anbotoko Mariren koban, Gorbeiako Supelegorren, margoak kobetaneta beste zenbait tokitan.



Historia gustuko dutenek ere badute zer aurkitu haitzuloetan. Esaterako, Gobaederran, Subillan, Metal Aroko ehorzketen hondarrak ikertu dituzte. Sarako kobazuloetan, berriz, duela 45.000 urte gizakien bizileku zirela erakusten duten aztarnak aurkitu zituzten. Debako Ekainen labar-pinturetan ezagutzen den zaldi-talderik ederrenetakoa dago. xikiak, handiak, gizakien bizileku izan zirenak, animalien gordeleku direnak, denetariko haitzuloak ditugu gure erliebe zulatu honetan.

2013-11-12

GLAZIARRAK

Hona hemen glaziarrei buruzko youtuben aurkitutako informazioa. Adi adi entzun, ikusi eta barneratu. 


2013-11-09

ZATIKIAK

Zatikiak lantzeko ariketak dituzu hauek. Saiatu!!!

http://www.euskalnet.net/jesusgo/DBH1/zenbakiak/zatikiak.html

2013-11-08

HEMEN DAUKAZUE CRISTINAK ATERATAKO ARGAZKIEKIN JULENEK EGINDAKO ARGAZKI MUNTAIA. ESKERRIK ASKO ARTISTAS !!! ETA DENOK DISFRUTATZERA !!!


2013-11-07

IBAIAK

Beno,  hemen duzue berriro ere, kanpo eragileen barruan Ibaiei buruzko informazioa. Ea zertxobait gehiago ikasten duzuen. Adi entzun eta animo!


Espainiako eta Europako hidrografia

2013-10-29

SUMENDIAK



Sumendiaren gaiarekin bukatzeko, hemen duzue sumendi baten erupzioa eta krokisa errepasatzeko aukera.


Gogoratzen duzue aurreko urtean egin genuen belako ikastaroa?


2013-10-20

SUMENDIAK

Animo, hemen duzue sumendiei buruzko informazioa eta ariketak, ea zer moduz konpontzen zareten. Badakizue, ikasteko modurik hoberena han eta hemen aritzea da eta!!!!!!
Sumendiak



LURRAREN ZATI NAGUSIAK

PIRAGUISMO IKASTAROA

Aupa kuadrilla!!! 
Dagoeneko hasi gara aurten Piraguimoko ikastaroarekin. Ez galdu aukera hau eta aprobetxatu. Ia aurten ere olagarroren bat harrapatzen dugun

IPUIN KONTAKETA


Iazko ekainan txikiengana joan ginen guk sortutako ipuinak kontatzera, hemen dituzue momentu hartako argazkiak.Ikasturte honetan ere, bueltatzeko gogoz egongo gara. 

Txikien ipuin kontaketa 5.maila 2013ko Ekaina on PhotoPeach Ipuin kontaketa2 on PhotoPeach

6.MAILAKO AURKEZPENA

Kaixo denei!!!! Dagoeneko 6.mailan gaude, hau dugu ba azken ikasturtea Aitor Ikastolan, aurreko ikasturtean bezala saiatuko gara lehio honetatik gure lanak, festak, antzerkiak..... zuekin konpartitzen. Oraingoz eta hasiera emateko hemen duzue gure argazkia.

2013-05-25

IRAKURGAIAK 33 ETA 34

IRAKURGAIAK 31 ETA 32

AHOZKO AURKEZPENAK:"HERRI KUTTUNAK". Maite genuen Euskal Herriko herri bati buruzko aurkezpena.







ARGIA

2013-05-20

Digestio prozesua

Ikusi, ikasi eta entzun!!!!

2013-05-18

Eguraldiak ez bagintun lagundu ere, primeran pasa genuen Zuatzan, hemen dituzue argazki batzuk horren adibide!!!!


Zuatza 2013 Maiatza on PhotoPeach

2013-04-25

Apirilak 24, Ordizia on PhotoPeach

2013-04-23

LIBURUAREN EGUNA

Hemen dituzue Liburuaren Egunean burututako ekintza desberdinen argazkiak.


                   

Ipuin trukaketa















Ipuinen irakurketa
          
                            

Gustoko ipuinen iritzia

APIRILAK 23, LIBURUAREN EGUNA

Entzun, ikusi, pentsatu eta gozatu....


2013-04-19

LIBURUAREN EGUNA

Hurrengo asteartean, apirilak 23, Liburuaren Eguna ospatuko dugu ikastolan. Egun horretan hainbat ekintza burutuko ditugu liburuen inguruan. Sarreran jarritako muralak iragartzen ditu zeintzuk diren mailaz maila gustokoen ditugun liburuak. Horien iritziak idatziko ditugu asteartean, ipuin irakuketa eta ipuinen trukea ere egingo dugularik.




2013-04-02

IPUINA
Ikusi, entzun eta dastatu


2013-03-25

KORRIKA TXIKIA

Martxoak 21ean Korrika Txikia ospatu genuen, Mundaiz, Maria Reina eta Aitor Ikastolako irakasle, guraso eta ikasleak Egiako Kaleetan barrena. Dortsalak, kamisetak, lekukoa eta gogoa jantzi eta Egia, Ametzagaña eta Karmengo Ama kaleak igaro ondoren Plaza Handin bukatu genuen, askari goxo  eta jolas dibertigarri batzuekin.


2013-03-01

OIASSO MUSEOA



Otsailak 21an 2. gaiari bukaera emanez Irungo Oiasso museoan egon ginen. Argazkien bidez saiatu gara han ikasitakoa laburbiltzen.









































































































2013-02-24

BIDE HEZKUNTZA

Urtero bezala, Otsailak 18-22 astean "Bide Hezkuntza" gaia jorratu dugu 3.mailatik 6.mailara. Txirrindak erabiliz, jokuak eginez eta gelako ekintzen bidez gehiago ikasteko aukera izan dugu. Hemen duzue guzti honen lekuko den argazkia.



         

2013-02-17

BADU, BADA

Otsailaren 11 


"Euskeraren egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria"

 Koldo Mitxelena



5.A gelako ikasleak Badu Bada erakusketaren
sarreran.


                                           5.B gelako ikasleak Badu Badan

Badu Bada izenaren zergatia.








             Atzeko borobilak esan nahi du hizkuntza bat zenbat erabiltzen den.
             

                Hasieran Europan, euskara  hizkuntza bakarra zen eta geroago beste hizkuntza batzuk sortu ziren.


Euskal Herrian euskararekiko dagoen egoera: gorriz euskaldunak, arrosa iluna euskera ulertu bai baina hitz egin ez eta arros argia euskera ez hitz egin eta ez ulertu




Bola hauen bidez, Europan hitz egiten diren hizkuntza desberdinak adierazten dira eta piztuta dagoena euskarari dagokio